XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) autore honek, tenperatura eta estatu egokien arteko menpekotasuna Sinha-ren teoria (26), alde batetik Doolitle-ren ekuaziorekin biskositate eta bolumen askearen arteko erlazioa (24) eta bestetik Willian, Landel eta Ferryrenarekin (25) konbinatu zuen eta ekuazio berri hauek lortu zituen: Doolitle-renarekin / WEF-renarekin / Non: .

Utracki-k ekuazio hauen irudikapena egin zuen, eta bai produktu polimerikoen datu liskatsuak erabili zituenean eta baita erabili ez zituenean ere, Tg-tik gorako trantsizioak lortu zituen; trantsizio hauek, Boyer-ek definituriko T11-ri dagozkiola esan zuen.

Azpimarratzeko gauza da, Utracki-k berak egin zuen bezalaxe, (1) eta (2) ekuazioetatik lorturiko linealizazioan -Tg- beirazko trantsizioa ez zela nabaritzen, baina T11 tenperaturarako diskontinuitate bat azaltzen zela bi zuzen desberdin emanez.

Egite honek, Boyer-ek Patterson eta beste batzukin Ikus (3) mantentzen duen tirabira bizi bizian haren argudioei (Boyer-enei) arrazoia ematen die gure ustean.

Eztabaida honen mamia, bi zuzen horietara datu liskatsuen doiketan datza hain zuzen.

Hurrengo batean lan honetan egindako neurketen bidez kalkulatu diren datuen doikuntzari buruzko problema aipatuko da.

Hamabi bide desberdin erabiliz gaur egun arte burutu diren lanek (hogeitamar baino gehiago dira) T11 trantsizioaren existentzia adierazten dute eta guztien artean hurrengo ondorioak atera daitezke: 1.- T11 linealki proportzionala da Tg-rekiko.

Proportzionaltasun konstantea 1, 2 da, hau da: .

2.- Mc pisu molekular kritikotik beherantz, T11-ren aldaketa Mn-rekiko Tg-rena bezalakoa da.

Ikus 3. irudia.

Mc-tik gorantz ez da menpekotasun hau nabaritzen.